2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

Hondarribi irteera


HONDARRIBIKO IRTEERA


Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4.mailakoek Hondarribin egon dira eta primeran pasa dute!


Iritsi bezain laister jolasak eta tailerrak egiten egon dira. Eguraldia hain ona izan da, mendira ere joateko aukera izan dutela. 

Atzo arratsaldean jolasak egiteaz gain, malabareak egiteko pelotak eta pultserak egiteko aukera ere izan zuten. 

Gauean, nola ez ba...pijama festa izan zuten eta dantzatzen egon ziren.

Gainera, beraien artean laguntzeko prest daudela ere erakutsi ziguten. Ezer esan gabe, mahaia jartzen eta jasotzen laguntzarik gabe primeran dakitela erakutsi zuten!

Gaur goizean, Jaizkibel mendira joan gara eta bertan naturarekin kontaktuan oso gustora ibili dira! Itsaso eta lasaitasunaz disfrutatzeko aukera izan dute.

Hemen uzten dizkizuegu egun hauetan ateratako argazkiak!
































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina